BIDEOA IKUSI AMAGOIA DRAGOIA. Irailak 1, Eutsienekantak.eus webgunean bazkideentzat, esklusiban. AMAGOIA DRAGOIAREN EZKATAK
Ene Kantaken liburu ilustratu berria
INFORMAZIO GEHIAGO
ENE KANTAKen 5 abesti berri, bakoitza dagokion bideokliparekin.

Antsoaingo Ezkaba eskolako ikasleek parte hartu dute
INFORMAZIO GEHIAGO
ENE KANTAK AMAGOIA DRAGOIA Amagoia Dragoia Ene kantak Traktore-dotore-fondo Enekantak-Amagoia

EUTSI ENE KANTAK, EUTSI EUSKARARI!

Gure hizkuntzari garrantzia emango dion komunitate bat eratzen ari gara, euskara gure etxeetan eta gure seme-alaben bihotzetan nahi baitugu, euskara bere izatea.

Era berean gertu nahi zaituztegu, hor zaudetela sentitu, egiten dugunak euskaraz bizi nahi duen komunitate horrentzat erabilgarria dela ikusi nahi dugu.

Gurekin urtebetez egotea da gure proposamena, eta gure eskaintza gustatzen bazaizue, noski, nahi adina urte jarrai dezakezue konpromiso hori babesten.

Ene kantak kamiseta amagoia go green
LIBURUA
20
urtean
  • %50eko beherapena webguneko produktu guztietan.
  • 5 abesti eta bideoklip berri.
  • Liburu berri bat.
  • Urtebetetzeetarako zorion bideo bat.
  • Sarrerak lortzeko zozketak eta beste hainbat ekintza.
  • Bazkideentzako Ene Kantaki buruzko punta-puntako informazioa izateko txoko bat.

 

UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN

 

HARPIDETU ZAITEZ
LIBURUA+KAMISETA
35
urtean
  • Zure izena eramango duen kamiseta esklusiboa.
  • %50eko beherapena webguneko produktu guztietan
  • 5 abesti eta bideoklip berri.
  • Liburu berri bat.
  • Urtebetetzeetarako zorion bideo bat.
  • Sarrerak lortzeko zozketak eta beste hainbat ekintza.
  • Bazkideentzako Ene Kantaki buruzko punta-puntako informazioa izateko txoko bat.

 

UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN

 

HARPIDETU ZAITEZ

ASTONAUTAREN MASKARA DOHAINIK

Egin zaitez eutsienekantak.eus webguneko bazkide eta lortu ezazu erabat DOAN! ASTONAUTAREN MASKARA oparituko dizugu.

Abantailak

%50 dendan

%50eko beherapena webguneko produktu guztietan.

Urtebetetzea zoriontzeko bideoa

Zure urtebetetze egunean Ene Kantakeko pertsonaien zorion agur bat jasoko duzu.

Liburua doan

Urtero Ene Kantakeko liburu berria etxera bidaliko dizugu.

Sarreren zozketa

Bazkideentzako bakarrik izango diren sarreren zozketak

Edukien aurrerapena

Ene Kantakeko eduki berri guztiak aldez aurretik jasoko dituzu.

Enekantak-Amagoia

AMAGOIA DRAGOIA

EDUKI BERRIAK, GURE AURTENGO UZTA
Amagoia Dragoia proiektuak Erdi Aroan garatzen diren hiru zati ditu: liburu berri bat, 5 abesti berri bideoklipekin, eta ikuskizuna.

Abentura berri honetan, txikien artean euskararen erabilera sustatzen jarraitu nahi dugu, eta bereziki nabarmendu nahi dugu Erdi Aroan emakumeak izan zuen zeregina. Gainera, beti bezala, bizitzan garrantzi handia duten hainbat balio lantzeko aprobetxatzen dugu (kooperatibismoa, errespetua, berdintasuna, adiskidetasuna, laguntza, ahalduntzea)…

Amagoia dragoiaren ezkatak liburu berria. Nerea Urbizuk idatzia eta Mikel Santos “Belatzek” ilustratua.
– 5 abesti berri, bideoklipekin. Bertan Antsoaingo Ezkaba eskolako ikasleek parte hartu dute.
Ikuskizun berria: Amagoia Dragoia izenekoa eta azaroan estreinatuko duguna.

Horrez gain, bazkide guztiek gurekin jarraitzeagatik, eduki berriez gain, DOAN Astonautaren maskara bat jasoko duzue.

Amagoia Dragoia Ene kantak

AMAGOIA DRAGOIAREN EZKATAK

Haurrei zuzendutako euskarazko liburu ilustratu hau Nafarroako Amaiur herrian dago girotua. Nerea Urbizuk idatzia eta Mikel Santos “Belatzek” ilustratua.

Ez da egia izango! Gaur ere lapurreta izan da ERDI AROKO merkatuan! Txanpon handienez gain, txistorrak ere eraman dituzte!! Herritarren arteko begirada zorrotzak areagotuz doaz: nor izan da?
Lanean hasi dira Ene Kantakeko gure lagunak amaiurtarrak laguntzeko asmoarekin.
Astonautak burruntzali magikoarekin errekako ura edan behar zuenean… ezkata urdin distiratsu handi batzuk ikusi ditu, isats eternoa, mizto luuuuze bat eta, o ez, O, EZ! Begi moreak? Dr-, dr-, dragoia? DRAGOIAAAAAA!

Ongi etorri Erdi Arora, irakurle hori…

Zer lortzen dugu zure ekarpenarekin?

Zure laguntzarekin finantzaketa lortzen dugu, gure haurrentzako euskarazko abestiak, bideoklipak eta beste hainbat eduki egiten jarraitu ahal izateko. Horrela, urtero eduki berria sortuko dugu, eta inork baino lehenago jasoko zenukete etxean.

Duela gutxi arte DVDak saltzen genituen eta honela eduki guztiei dagozkien produkzio gastuak ordaintzen genituen. Baina jakina denez, euskarri fisikoak (DVDa kasu) zaharkituak geratu dira. Plataforma digitalek ordaintzen dutenarekin ezin dira inolaz ere gastu hauek ordaindu.

Era berean, esan gabe doa, sekulako ilusioa egiten digula zuen etxeetan, zuen belarrietan gaudela jakiteak, hor zaudetela jakiteak ematen digun lasaitasunaz gain.

Lagundu abesti eta bideoklip berriak sortzen jarraitzen. Eutsi Ene Kantak.

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.

Edozein zalantza izanez gero idatziguzu: kaixo@enekantak.org

Ene Kantak amagoia+astosator

Egutegia

2026ko Irailak 1: Single berria Eutsiren webgunean, bazkideoi.

2026ko irailak 10: Single berria denentzat ikusgai Youtuben argitaratuko dugu.

2026ko urriak 8: bideoklip guztiak Eutsiren webgunean ikusgai, bazkideentzat soilik.

2026ko urriak 29: abesti guztiak ikusgai plataforma digitaletan, denon eskura.

2026ko azaroak 8: Emanaldi berriaren estreinaldia.

2026ko azaroak 9: Eutsiko 35€ko kide guztiei astean zehar liburu berria, kamiseta pertsonalizatua eta maskara opari etxera bidaliko dizuegu.

2026ko azaroak 9: Eutsiko 20€ko kide guztiei astean zehar liburu berria eta maskara opari etxera bidaliko dizuegu.

2026ko azaroak 23: Amagoia Dragoiaren ezkatak liburua dendetan salgai.

Frida ene kantak

Ohiko galderak

Noiz egin dezaket ekarpena?

Nahi duzun hilabetean egin dezakezu. 

Ordaiketa 2026ko azaroaren 9a baino lehenago egin baduzu, liburua eta abesti berriak bukatu bitartean, bazkideen txokorako sarbidea emango dizugu, prozesu guztiaren informazioa zehatz mehatz ikus dezazun.

Zenbat ordaindu behar da?

Egin duzun aukeraren erabera, harpidetzaren balioa urtean behin ordaintzen da. 20 euro ala 35 euro urtean aukera dezakezu. 

Harpidetza uztea erabakitzen baduzu, ez dizugu datorren urteko kuota kobratuko eta ez duzu jada  eskaririk jasoko.

Nire harpidetza alda dezaket?

Harpidetza aldatzea erabakitzen baduzu, mezu elektroniko bat bidali beharko duzu  kaixo@enekantak.org helbidera, guk aldaketa egin ahal izateko.

Noiz jasoko dut nire eskaera?

Liburua bidaltzeko data aurreikuspena urriaren 8a da. 

Ordainketa azaroaren 9aren ondoren eginez gero, liburua 24 ordutan jasoko duzu.

Zer gertatuko litzateke nire ekarpena liburua eta bideoak jada argitaratuta daudenean egiten badut?

Liburua automatikoki bidaliko genizuke, 24 ordutan zure etxera iris dadin. 

Bi seme alaba edo gehiago ditut, eta kamiseta bat baino gehiago jaso nahi ditut.

Bazkide izateagatik gure web-eko dendan %50eko deskontua izango duzu. Deskontu honetaz balia  zaitezke behar edo nahi dituzun produktuak jasotzeko.

Noiz utzi dezaket harpidetza?

Harpidetza edozein momentutan utzi dezakezu eta ez dizugu datorren urteko kuota kobratuko. 

Bidali zure galderak honako posta elektronikora: kaixo@enekantak.org

ENE KANTAK UNIBERTSOA

Ene Kantak Unibertsoak 2011. urtetik gaur bitarte daramatza kantuak eta bideoklipak sortzen, eta ETBrako programaren 5. denboraldia bukatu berri du. Bideoklip hauek 114 milioi ikuste baino gehiago izan dituzte, nagusiki Euskal Herrian, asko Espainian eta bestela Indonesian, AEBtan, Brasilen, Mexikon, Argentinan edota Kolonbian.

Era honetan, Ene Kantak eta bere pertsonaiak etxe gehienetan eta ikastetxeetan daude, euskara ikasteko tresna bezala eta hainbat gai lantzeko: berdintasuna, ekologia, birziklapena, zenbakiak, koloreak, adiskidetasuna, natura, gaixotasun arraroak, elikadura (burujabetza), bulling-a, geure kultura, asteko egunak…

Ipuinetako gaiztoak zuhaitz eta sasien artean

EUTSI ENE KANTAK, EUTSI EUSKARARI!

LIBURUA
20
urtean
  • %50eko beherapena webguneko produktu guztietan.
  • 5 abesti eta bideoklip berri.
  • Liburu berri bat.
  • Urtebetetzeetarako zorion bideo bat.
  • Sarrerak lortzeko zozketak eta beste hainbat ekintza.
  • Bazkideentzako Ene Kantaki buruzko punta-puntako informazioa izateko txoko bat.

 

UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN

 

HARPIDETU ZAITEZ
LIBURUA+KAMISETA
35
urtean
  • Zure izena eramango duen kamiseta esklusiboa.
  • %50eko beherapena webguneko produktu guztietan
  • 5 abesti eta bideoklip berri.
  • Liburu berri bat.
  • Urtebetetzeetarako zorion bideo bat.
  • Sarrerak lortzeko zozketak eta beste hainbat ekintza.
  • Bazkideentzako Ene Kantaki buruzko punta-puntako informazioa izateko txoko bat.

 

UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN

 

HARPIDETU ZAITEZ

%50eko beherapena webguneko produktu guztietan

KITdigital