
Gure hizkuntza bizitzeko
Komunitatearen parte izan zaitez

Gure hizkuntzari garrantzia emango dion komunitate bat eratzen ari gara, euskara gure etxeetan eta gure seme-alaben bihotzetan nahi baitugu, euskara bere izatea.
Era berean gertu nahi zaituztegu, hor zaudetela sentitu, egiten dugunak euskaraz bizi nahi duen komunitate horrentzat erabilgarria dela ikusi nahi dugu.
Gurekin urtebetez egotea da gure proposamena, eta gure eskaintza gustatzen bazaizue, noski, nahi adina urte jarrai dezakezue konpromiso hori babesten.

UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN
HARPIDETU ZAITEZ
UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN
HARPIDETU ZAITEZ

Bazkide irailaren 30a baino lehen egiten bazara, gure azken diskoa USBa doan bidaliko dizugu, eskaera guztiarekin batera.
%50 dendan
%50eko beherapena webguneko produktu guztietan.
Urtebetetzea zoriontzeko bideoa
Zure urtebetetze egunean Ene Kantakeko pertsonaien zorion agur bat jasoko duzu.
Liburua doan
Urtero Ene Kantakeko liburu berria etxera bidaliko dizugu.
Sarreren zozketa
Bazkideentzako bakarrik izango diren sarreren zozketak
Edukien aurrerapena
Ene Kantakeko eduki berri guztiak aldez aurretik jasoko dituzu.
Zure laguntzarekin finantzaketa lortzen dugu, gure haurrentzako euskarazko abestiak, bideoklipak eta beste hainbat eduki egiten jarraitu ahal izateko. Horrela, urtero eduki berria sortuko dugu, eta inork baino lehenago jasoko zenukete etxean.
Duela gutxi arte DVDak saltzen genituen eta honela eduki guztiei dagozkien produkzio gastuak ordaintzen genituen. Baina jakina denez, euskarri fisikoak (DVDa kasu) zaharkituak geratu dira. Plataforma digitalek ordaintzen dutenarekin ezin dira inolaz ere gastu hauek ordaindu.
Era berean, esan gabe doa, sekulako ilusioa egiten digula zuen etxeetan, zuen belarrietan gaudela jakiteak, hor zaudetela jakiteak ematen digun lasaitasunaz gain.
Lagundu abesti eta bideoklip berriak sortzen jarraitzen. Eutsi Ene Kantak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.

2024ko irailak 6: Ene Kantaken webgunean abesti bat kaleratu. Bazkideentzat soil-soilik.
2024ko irailak 26: Youtuben bideoklip bat argitaratu.
2024ko urriak 8: Liburu berria eta diska berriaren USBa zuen etxeetara bidalketa.
2024ko urriak 8: Ene Kantaken webgunean 4 abesti berri argitaratu. Bazkideentzat soil-soilik.
2024ko urriak 17: Youtuben, Spotifyn eta beste plataforma digitaletan bost abesti argitaratu.
2024ko urriak 26: Emanaldi berriaren estreinaldia.
2024ko urriak 28: Ene Kantak Bisonte-mastodontearen bila liburuaren argitaratzea.
Bazkideen txokoan uneoro informazio zehatza eta eguneratua ikusi ahal izango duzue. Zuen eskaera noiz jasoko duzuen jakin ahal izango duzue.
Dagoeneko 2025. urte bukaerarako edukiak zehazten ari gara!!

Nahi duzun hilabetean egin dezakezu.
Ordaiketa 2024ko urriaren 8a baino lehenago egin baduzu, liburua eta abesti berriak bukatu bitartean, bazkideen txokorako sarbidea emango dizugu, prozesu guztiaren informazioa zehatz mehatz ikus dezazun.
Egin duzun aukeraren erabera, harpidetzaren balioa urtean behin ordaintzen da. 20 euro ala 35 euro urtean aukera dezakezu.
Harpidetza uztea erabakitzen baduzu, ez dizugu datorren urteko kuota kobratuko eta ez duzu jada eskaririk jasoko.
Harpidetza aldatzea erabakitzen baduzu, mezu elektroniko bat bidali beharko duzu kaixo@enekantak.org helbidera, guk aldaketa egin ahal izateko.
Liburua bidaltzeko data aurreikuspena urriaren 8a da.
Ordainketa urriaren 8aren ondoren eginez gero, liburua 24 ordutan jasoko duzu.
Liburua automatikoki bidaliko genizuke, 24 ordutan zure etxera iris dadin.
Bazkide izateagatik gure web-eko dendan %50eko deskontua izango duzu. Deskontu honetaz balia zaitezke behar edo nahi dituzun produktuak jasotzeko.
Harpidetza edozein momentutan utzi dezakezu eta ez dizugu datorren urteko kuota kobratuko.
Bidali zure galderak honako posta elektronikora: kaixo@enekantak.org
Ene Kantak Unibertsoak 2011. urtetik gaur bitarte daramatza kantuak eta bideoklipak sortzen, eta ETBrako programaren 5. denboraldia bukatu berri du. Bideoklip hauek 95 milioi ikuste baino gehiago izan dituzte, nagusiki Euskal Herrian, asko Espainian eta bestela Indonesian, AEBtan, Brasilen, Mexikon, Argentinan edota Kolonbian.
Era honetan, Ene Kantak eta bere pertsonaiak etxe gehienetan eta ikastetxeetan daude, euskara ikasteko tresna bezala eta hainbat gai lantzeko: berdintasuna, ekologia, birziklapena, zenbakiak, koloreak, adiskidetasuna, natura, gaixotasun arraroak, elikadura (burujabetza), bulling-a, geure kultura, asteko egunak…


Ene Kantaken asmohandiko proiektu berri honek 3 atal garrantzitsu ditu: 3 atalak Nerea Urbizu Ruizen testu batean daude oinarrituta, Ene Kantak Bisonte-mastodontearen bila izenekoan, hain zuzen. Proiektu honek, Historiaurrea oinarri, honakoa landu nahi du:
Euskararen erabilera piztea, txiki-txikitatik gure hizkuntza maita eta erabil dezaten, eta datozen urteetarako bultzada handi bat izan dadin.
Geure ingurua ezagutu, gure geografia eta eskaintzen dizkigun baliabideak, natura errespetatzen eta zaintzen ikasiz. Istorioa Aralar mendizerran dago kokaturik, eta gure pertsonaiei bizitzeko baliabideak eskainiko dizkie, esaterako, fruituak bilduz, ehiza, edo babesteko kobazuloak.
Txikienen sormena eta ikasketa esnatzen lagundu, taldelana sustatuz, inguruan duguna baliagarria izan daitekeela ikusiaraziz eta horrek duen balorea erakutsiz.
Genero berdintasunean aurrerantz abiatzen jarraitu, emakumeak protagonista, gizonei nagusiki emandako paperak emakumeei emanez.
UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN
HARPIDETU ZAITEZ
UTZI HARPIDETZA NAHI DUZUNEAN
HARPIDETU ZAITEZ

Bazkide irailaren 30-a baino lehen egiten bazara, gure azken diskoa USBan doan bidaliko dizugu, eskaera guztiarekin batera.
