50%
Home » Denda » Ene Kantak Asteburuan Nekazari (liburua)

Ene Kantak Asteburuan Nekazari (liburua)

Original price was: 15,00 €.Current price is: 7,50 €. BEZa barne

Zatoz gurekin Ene Kantaken abentura berri bat bizitzera!

Eskuragarria

Deskribapena

Haurrei zuzendutako euskarazko liburu ilustratu hau Nafarroa erdialdeko landagunean dago girotua, Abartzuzan zehazki. Liburuak herriko etxea bideratzen duen emakumea aurkezten du: etxea eta etxaldea, noski, hau da; baratzea, animalien zaintza eta ezusteko arazoei aurre egitea. Lan hauek emakumeak zuzenduko ditu, baina era berean taldelanaren garrantzia agerian geratuko da, gure ingurunea ezagutzera ematen digun bitartean.

Liburuak irakurtzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: alde batean, hizki xehez dago idatzia, eta bestean hizki larriz bertsio laburrago batean. Azken honek familia giroan eta haur txikienekin ikusteko aukera errazten du. Ipuin klasikoen formula batzuk erabiltzen ditu, gure haurtzaroan hainbatetan entzun ditugun istorioei keinu bat eginez.

Liburuaren bukaeran, gure lurraldean oso preziatuak diren almendra garrapiñatuen errezeta bat aurkituko dute irakurleek. Errezetaz gain, ipuinari lotutako galdera sorta bat ere badago, arreta lantzeko aukera ere emanez.

Neurriak: 235mm x 310mm
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2025: Ene Kantak S.L.

Nafarroan inprimituta.

ISBN: 978-84-123-466-4-0
LG NA 1609-2025

Informazio gehigarria

Weight 200 g
Dimensions 210 × 210 mm

Erreseinak

There are no reviews yet.

Only logged in customers who have purchased this product may leave a review.