Deskribapena
UR BIZITAN
Ultzama ibaiak gainezka egin du berriro!!!
-EEEEEEEEZZZZZZ, berriro EEEEEEEEZZZZZ!!
Beste uholde bat jasan dute Atarrabian eta inguruko herritan, eta baita gure ENE KANTAKeko lagunen aretoan ere. Baina oraingoa uholdeen superramona zen, masterraitatxi. Izugarria izan da: Atarrabiak itsaso marroia zirudien. Zer ez ote duten uretan galdu eta topatu. Baina Nerea piraguako patroiarekin urak baretzea lortuko dute. Izan ere, ez dago elkartasuna bezalakorik.
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2023: Ene Kantak S.L.
ENEKO ZELIAKOA DA
Ene Kantak-eko lagunek, dantzaldi berezia egingo dute Txantreako erraldoiekin batera Erronkariko bailaran. Eneko, zeliakoa dela jakin berri du eta urduri dabil. Ze abentura ekarriko dizkie gure lagunei berri horrek?
Zatoz gurekin Ene Kantaken bidariarik eroena bizitzera!
Gozatu eta ikasi!
Testua: ©Urko Oskoz Garde
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2022: Ene Kantak S.L.
ENE KANTAK FURGONETAKO GORABEHERETAN
Zein ez da urduri jartzen jendaurrean agertu behar duenean? Urduritasuna aurreko momentuetan, aurreko egunetan nabaritzen dugu: baina denoi gertatzen zaigu hori, baita askotan plazaratzen diren horiei ere. Ene Kantak-ekoen txanda da oraingoan, furgonetan kontrolatu ezin dituzten nerbioak dantzan dituztela ikusiko duzue… Egoera barregarriak ez dira faltako.
Zatoz gurekin Ene Kantaken bidariarik eroena bizitzera!
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2021: Ene Kantak S.L.













Erreseinak
There are no reviews yet.